Urte zailak eta oztopoz beteak izan dira, euskal komunitateraen zerbitzurako lanean ari diren irrati hauetarako. Zailak bai baina oso emankorrak ere bai. Iparraldean Gure Irratia sortu zen Lapurdin 81 eta urte berean Irulegiko Irratia Baxe Nafarroan. Urte bete beranduago Xiberuko Botza jarri zuten abian Maulen. Nafarroa garaian Xorroxin dugu urtetsuena, hau ere 81ean sortua baita, eta zazpi urte beranduago 88an, Euskalerria Irratia hasi zen bere emankizunak aireratzen.
Urte luze hauetan Euskal irratiek Iparraldean egin duten ekarpenaz hitz egiterakoan Xipri Arbelbide argiki mintzatu zen. haren ustez euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntzari ospea emateko balio izan du irratiek egindako lanak
Euskalerria Irratia 88an sortu zen, azaroan 34 urte beteko ditu. Euskara hutsezko irrati bakarra izan da eta bada Iruñerrian. Hasiera-hasieratik argi izan zuten irrati desberdin bat egin nahi zutela, baina ez garai hartan zeuden irrati libreen tankerakoa, Mikel Bujandak azaldu zuen bezala.
Iraganaz, orainaz eta geroari begirako erronkez mintzatu zen mahinguru interesgarri honetan.