Suak Burlatako Hiper Sol denda kiskali du

Iosu Ganuza García 2022ko ekainaren 8a

Suhiltzaileak dagoeneko hasi dira sua itzaltzen.

Sute handi batek Iruñerriko herritarren artean kezka piztu du arratsaldeko lehen orduan. Gertakaria Mugazuri industrialdean hasi da, 15.30ean, bazar batean. Minutu gutxitan suak Hiper Sol denda hartu eta kiskali du. Ez da pertsona kalteturik izan.

Sareetan ere zabaldu da gaia, haien artean irrati honetako lagun den Mikel Idoatek, tarteka eztanda txikien zarata entzuten dela adierazi du. 

Ke beltza Burlatako herrirantz eta hiriko ekialde eta hegoalderantz hedatzen hasi da, baina azkar hasi dira suhiltzaileak sutearen kontrola hartzen eta kea gehiegi zabaltzen hasi aurretik lortu dute itzaltze lanekin hastea. 

Prebentzio neurri gisa, San Fermin Hotela hustu dute. 

Larrialdi zerbitzuek inguruko (Burlata, Atarrabia eta Txantrea/Orvina) bizilagunei eskatu diete leihoak itxita edukitzeko. 

*informazioa zabalduko dugu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!