Kepa Yecora (Zubiarte euskaltegia): “Erronka berriak ezarri behar ditugu: euskara ikastea, nagusiena”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko eka. 6a, 10:03

2022-2023 ikasturtean helduentzako euskara ikasteko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. 

Ekainaren 16ra arte aurkez daiteke eskabidea Zubiarte Euskaltegian (Uharten) eginen diren ikastaroetarako. "Euskara helburu" lelopean antolatu dute kanpaina, orain hori behar dela izan xede nagusia, haien aburuz. 

Ikastetxeak maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu aurten ere.  A1, A2, B1, B2 eta C1, eta EGA titulua prestatzeko eta C1 azterketa egiteko talde espezifikoak ditu, baita B2 mailako mintza-taldeak ere. Talde horiek goizez, arratsaldez eta gauez eskaintzen dira, aurrez aurre, online nahiz autoikaskuntzan.

Unibertsitateaz kanpoko irakasleek beren eskola-orduetatik kanpo eta doan egin ahal izango dituzte ikastaro horiek, Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Prestatzeko Planean sartuta daudelako. Euskaltegiaren webgunean kontsulta daiteke eskaintza osoa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!