Maite Lasarte: "Ahariek esnetarako duten balioa zehazten dugu haien DNA eta herentzia genetikoa aztertuz"

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 11a, 19:42

Maiatzaren 15ean, igandearekin, Latxa arrazako ahari genomikoen 1. Enkante Nazionala eginen da Gorritin. Maite Lasarte,  ASLANA Nafarroako Latxa Arrazako Ardi Hazleen Elkarteko idazkari teknikoarekin mintzatu gara Irrintzi Plazan. 

Heldu den igande honetan Gorritin Latxa arrazako ahari genomikoen 1. Enkante Nazionala eginen da, Larraungo Udalak, Gorritiko Kontzejuak eta ASLANA Nafarroako Latxa arrazako ardi hazleen elkarteak antolatuta.

Baina zer ote da ahari genomiko bat? Hori galdetu diogu Maite Lasarte, ASLANA elkarteko idazkari teknikoari.

Teknika genetikoa erabiltzen dute, beraz, abereen ezaugarriak ezagutzeko, ez animalia bera eraldatzeko edo genetikoki moldatzeko. Igandeko enkantearen helburua da esnearen produkziorako ezaugarri genetiko onak dituzten ahariak abeltzainen eskura jartzea haien artaldeak hobetzeko.

Latxa, bertako arraza da. Egun 136.000 buru daude Nafarroan, eta erdia baino ez da jezten.  Ardi latxen esnea Idiazabal eta Erronkariko gaztak egiteko erabiltzen da gehienbat. Sektorea nola dagoen gaur egun, galdetuta  Maite Lasartek esan digu egun 136.000 buru daudela Nafarroan eta artzain gazte berri batzuk hasi direla lanean azken urteotan.  

Latxa arrazako ahari genomikoen 1. Enkante Nazionala eginen da, beraz, igande honetan Gorritin.  XXI mendeko abeltzaintza eta abere azoka berritzaile bat ezagutzeko aukera paregabea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!