Sistema berri hori hedatzen joan den urteko irailean hasi zen, eta Mendillorrira, Sarrigurenera, Zabalgunera, Belosora, Lezkairura, Erripagañara,
Arrosadiara eta Mutiloara heldu zen. Hain zuzen, 35.000 txartel-pare banatu ziren, sistema berriaren barneko etxebizitzetan. Sistema aldatzearen xedea da hondakinetako gai organikoak jatorrian bereiztea edo gaika biltzea handitzea, sortzen diren hondakin guztien %34 baitira gai organikoak (50.300 tona, 2020ko 150.000 tonetatik). Era berean, asmoa da gainerako edukiontzietan, bereziki gainerakoen frakzioaren edukiontzian, desegoki botatzen diren hondakinen kantitateak murriztea.
Bigarren etapa honetan, 45.000 etxebizitzatara eta 3.000 establezimendutara baino gehiagotara joango da IM. Behin amaituta sistema berria ezartzea, 2023aren erdialdera, 356.000 biztanleri emango zaie zerbitzua (herritarren %94), 350.000 txartel egongo dira banatuta, 175.000 etxebizitza eta saltokitan, eta 4.325 edukiontzi egongo dira ordeztuta.
Sistema ezartzeak berekin dakar gai organikoetarako edukiontzi marroia irekitzeko egungo giltza unibertsal eta izengabea ordeztea, eta gai organikoetarako eta gainerakoen frakziorako (hemendik aurrera estalki grisa izango dute) edukiontziak irekitzeko txartel elektronikoa edo mugikorrerako aplikazioa erabili behar izatea. Txartela eta app-a helbide bakoitzari lotuta egongo dira, eta erabileraren datuak erregistratzeko bidea emango dute, erabileraren datuak lortzeko xedearekin eta komunikazio-ekintza zehatzagoak eta eremu jakinetara bideratuak egin ahal izateko. Gainera, gai organikoetarako edukiontziek eta gainerakoetarako edukiontziek pedala izango dute, errazago ireki ahal izateko. Txartelak edo aplikazioak ahalbidetuko du “organikoen” frakzioaren (marroia) eta “gainerakoen” frakzioaren (grisa) edukiontzi guztiak irekitzea asteko edozein egunetan.
Gogorarazi behar da sistema berrian sartzen doazen inguru guztietako edukiontziak txartelaren eta mugikorrerako aplikazioaren bidez ireki ahal izango direla.
Edukiontziak irekitzeko txartelak lortzea
IMko langileek emango dituzte txartelak: etxez etxeko bisitak egingo dituzte, eta etxebizitza bakoitzari bi emango dizkiote. Txartela eskatu nahi duen edozein pertsonak edo edozein gorabeheraren berri eman nahi duenak (txartela haustea edo galtzea) IMren webgunean dagoen formulario bat bete beharko du. Halaber, zeinahi zalantza argitzeko, 948 42 32 42 telefono-zenbakira deitu ahal izango da, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 18:00etara.Edukiontziak zabaltzeko txartel berriak zerbitzu anitzekoak izango dira, eta, beraz, Eskualdeko Hiri Garraiorako txartel izengabe moduan ere erabili ahal izango dira. Garraioko txartelak kargatzeko edozein gunetan eta “Recarga TUC” (EHGaren birkarga) aplikazioaren bidez kargatu ahal izango dira. Dena den, hondakinen txartel bakoitzean, lehenbiziko karga kargatzeko gune batean egin beharko da eta, hortaz, ez EHGaren birkargarako aplikazioaren bidez. Beste alde batetik, nabarmendu behar da EHGko txartel pertsonalizatuak edukiontziak irekitzeko ere erabili ahal izango direla. Horretarako, txartelean funtzio hori aktibatzeko eskatu beharko da, IMren webgunean dagoen formulario bat beteta.Ez bada erabiltzen mugikorretarako app-a, edukiontziak irekitze aldera, pizteko botoia sakatu beharko da, txartela sentsorera gerturatu eta, irekitzea desblokeatuta dagoenean, estalkia goratu ahal izango da, edukiontziaren pedala zapalduta.Edukiontziak irekitzeko, mugikorrerako app-a lortzea
Gai organikoetarako eta gainerakoen frakziorako edukiontziak mugikorrerako aplikazio baten bidez ere ireki ahal izango dira. Horretarako, ‘SIGMA MCP’ aplikazioa deskargatu beharko da, Google Playn (Android) edo App Storen (IOS). Kontua aktibatzeko, etxebizitza edo establezimendu bakoitzean jasoko den dokumentuan agertuko diren erabiltzailea eta pasahitza idatzi beharko dira. Kontua etxebizitza edo establezimendu bereko beste lau pertsonarekin ere partekatu ahal izango da, esteka bat edo QR kode bat partekatuz app-aren beraren bidez.Edukiontzia mugikorrerako aplikazioaren bidez zabaltzeko, edukiontziaren QR kodea eskaneatu edo edukiontziaren sinboloa aukeratu beharko da mugikorraren pantailan, edukiontzitik metro eta erdi baino hurbilago egonda. Behin irekitzea desblokeatuta dagoenean, estalkia altxatu ahal izango da, edukiontziaren pedala zapalduta.