Bizipoza: "Mundu berri eta inklusiboa egin nahi dugu euskaraz"

Euskalerria Irratia 2022ko ots. 16a, 19:44

Euskal Herri osoko 36 elkarte biltzen dira Bizipoza elkargunean. Behar bereziak edota bete gabeko eskubideak dituzten haurren familiak dira partaideak. Berriki "Mundu berri bat guztiontzat. 2" izeneko ekimena jarri dute abian. 12 kantu eta bideoklip ari dira plazaratzen, jendarte osoari pertsona hauen eguneroko errealitatea ezagutzera emateko asmoz. 

Bizipoza Elkarteko koordinatzailea Leire Elizegi, Nagore Arrtexea Bortzirietako Guztiok Elkarteko kidea eta Sustrai Colina bertsolari eta idazlea izan dugu gau Irrintzi Plaza saioan ekimen honetaz soalsean. 

Behar bereziak dituzten haur eta familiek osatzen dute Bizipoza Elkartea. Eta hau, aldi berean, elkarteen elkartea da. Gaur egun hor biltzen dira izaera bereziko gaiak  lantzen dituzten  Euskal Herri osoko 36 elkargune. Gaixotasunak dituzten haurrentzako laguntza bide eta terapiak  ahalbidetzen dituztenak taldeak dira batzuk eta bete beharreko eskubideak defendatzen dituztenak  dira besteak. Denak amankomuneko helburu batekin, Bizipozako koordinatzailea Leire Elizegik Irrintzi Plazan azaldu digun bezala.

Familia hauek  dituzten kezkak kantuetan eman dituzte oraingoan, eta bideoklipetan ere jaso dituzte. Mundu berri bat guztiontzat 2 izena eman diote ekimen honi eta CD eta DVD formatuetan kaleratzen ari dira urtarrilaren amaieraz geroztik. Bina kantu aste bakoitzeko.

Berriki Bortzirietako Guztiok elkartearen inguruko kanta plazaratu dute. Sustrai Colinak idatzi du hitza eta Estitxu Pinatxo eta Pettik ahotsa eman diote.

Bortzirietako Guztiok elkarteko kidea da Nagore Arretxea eta berak azaldu digu zer laguntza mota eskaintzen dion elkarte honek familiei.

12 kantu eta bideoklip plazaratuko dituzte aurten. Denak Xabier Zabalak konposatu ditu, hamabi idazle eta bertsolarik sortu dituzte letraketa Hamar kantari eta zortzi musikarik parte hartu dute grabazioetan. Haien artean Motxila 21 edota Demode Quartet taldea. Ekimen honen helburua: pertsona hauen eguneroko errealitatea jendarte osoari ezagutzera ematea.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!