Maite Aizpurua: "Hildakoei agur duina emateko gaiak garrantzia hartu du pandemiarekin"

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 26a, 19:53

'Antigone edo ezetzaren beharra' izeneko lana taularatuko du Horman Poster kolektiboak ostegun honetan Nafarroako Antzerki Eskolan, 19:00etan. Hildakoei agur esateko moduaz eta desobendientzia zibilaz mintzo da obra hau.  

Garaikide Zikolaren barruan eskainiko da lan hau. 

“Antigone obra klasiko ezin garaikideagoa da eta ezinbestekoa zen haren oihartzunak euskaraz entzunaraztea. Bertsio libre honek mendeetako gatazka ebatzigabeak oholtzaratzen ditu, begirada umoretsu bezain tragikoz. Antzezlan hau, jendarteko arauak, familia kodeak, botere harremanak, egitura desegituratuak eta hauek guztiak kolokan jartzen dituzten pasioen salda odoltsua da. Pertsonaia poliedriko eta indartsuz hezur mamitutako festa distiratsu bat.” Alaia Martin.

Antigone.
Anti: ezezkoa edo kontrakoa.
Gone: Malgua, moldagarria.
Antigone: Moldaezina.

Kuriosoa, oso kuriosoa gertatzen da moldaezina izanda 2.500 urtetan garai guztietara gehien moldatu den obra dela jakitea. Antigone omen dugu antzerkiaren historian gehien taularatu den antzezlana, baina gure herri txiki honi eragin gutxi egin diola dirudi. Ez da sekula inoiz euskaraz taularatu izan. Gu ere moldaezinak izango ote gara? Horrelako prologo baten bitartez, Anouilh-ek, Antigone hiltzera zihoan emakume bat bezala aurkezten zuen bere bertsioan. Zambranok, aldiz, profezia hitzarekin lotzen du Antigonaren presentzia. Gaur egun Zizek-ek, belardi trinkoaren erdian, bakarrik agertzen den arroka mehe eta harro bat gixa irudikatzen du. Brecht eta Sofoklesek, zuzenean ez dute prologorik idazten. Guk, beste batzuen hitzak bilduta, prologo arraro hau egin dugu. Dena esanda dagoela onartu, eta agian esanda eta idatzita dauden gauzak berriro entzun behar direlakoaren apologia eginez. Bestela, zertatarako obra klasiko batetik abiatu?

XXXVIII. Azpeitiko Antzerki Topaketak. Publikoaren Saria (2020)

Testua: Sofokles, Jokin Zaitegi, Anouilh, Brecht, Zambrano eta Zizek-en testuetatik abiatutako idazketa kolektiboa
Dramaturgia eta zuzendaritza: Igor de Quadra
Dramaturgia eta interpretazioa: Xanti Agirrezabala, Maite Aizpurua, Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urresti
Eszenografia: Miriam Isasi
Jantziteria: Alberto Sinpatrón
Argiztapena: Arantza Flores
Soinua: Asier Renteria
Argazkiak: Aitane Goñi, Yuri Agirre (Kulturaz Kooperatiba)
Bideoa: Arriguri
Laguntza: Kulturaz Kooperatiba, Garaion Sorginguna, Eusko Jaurlaritza, Arriaga Antzokia
Ekoizpena: Horman Poster kolektiboaren ekoizpena, Arriaga Antzokiaren laguntzarekin

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!