Ikerketa ugarik jaso dute trafikoak airearen kalitatean eragina duela. Ondorioz, egiaztatu ahal izan da pertsonen osasunean duen eragina arnas aparatuko gaitzetan.
Gai honen inguruko zientzia laborategi partehartzailea antolatu da Iruñean. Lehen saioa urtarrilaren 20an izanen da 19:00etan Udalaren Ingurumen Heziketarako Zentroan, Arrotxapean. Egun horretan informazioa emanen zaie hiritarrei kutsadura atmosferikoaz eta, zehazki, autoek sortzen dituzten arazoen inguruan. Bertan Iker Aranjuelo, ikerlaria da Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko Agrobioteknologia Institutuko kidea (IdAB-CSIC) izanen da hizlaria.
Otsailaren 3an bigarren saioa eginen da eta horretan laborategi honetan parte hartu nahi duten boluntarioei etxera eramateko landareak banatuko zaizkie bi hilabetez lehio edo balkoian izan ditzaten. Landare hauek balioko dute auzo horretan dagoen kutsadura maila neurtzeko. Iruñeko airearen mapa egiteko oso garrantzitsua da auzo guztietako partehartzaileak biltzea, ekimenaren sustatzaileek azpimarratu duten bezala.
Bi saio hauetan parte hartzeko tokia erresebatu beharra dago 010 edo 948 420 100 telefonoetara deituta.
Gaur Irrintzi Plaza saioan aukera izan dugu ekimen honetako xehetasun guztiak ezagutzeko Iker Aranjuelo eta Iosu Alfaro ingurumen teknikariei egindako elkarrizketan.