Sherlock Holmesen eta Watson doktorearen hamabi ipuin ezinbesteko ekarri ditu euskarara lehen aldiz Aitor Blancok, Igela Argitaletxearekin plazaratutako lan honetan.
Bi urte eta erdi eman ditu Aitor Blancok lan hau euskaratzen. Proposamena Igelatik iritsi zitzaion, eta hasieran Sherlock Holmesen zalea ez bazen ere, orain gustua hartu diola aitortzen du.
Edizio ederra, Adur Larrearen ilustrazioez hornitutakoa, eta erakargarria.
Euskaldunon Biltokin egin zuten lanaren aurkezpena eta ondoren Durangoko Azokan izan zuten jendaurrean erakusteko aukera.
Lan honetan irakurleak aurkitiko ditu Ingalaterrako zaldi-lasterketetako krimen lazgarriak, ongi hezitako familien erritu ezohikoak, maitasun eta desira arriskutsuegiak, buruhaustez beteriko hilketak, Moriarty irakasle iluna…
Sherlock Holmesek eta Watson doktoreak arrazoimen hutsaren eta haien arteko laguntasunaren indarraz egingo diote aurre kasu bakoitzari. Batzuetan zure laguntza beharko dute, irakurle, hilketa asko ez baitira, ez, argitzen errazak...
Irrintzi Plazan izan dugu Aitor Blanco Leozekin solas egiteko aukera.
NUPen egiten duen itzultzaile lanaz, itzulpengintzaz eta liburu honetaz mintzatu gara.