Gaur Irrintzi Plaza Gazteluko Plazatik egin dugu, Txoko tabernatik zehazki (eskerrik asko Txoko, esker mila Rikardo!).
Nafarroako Edizioaren V. Azoka zabaldu dute gaur bertan eta igandera arte han egonen dira salmenta postuak eta baita liburu aurkezpenak ere.
Gure saio berezi honetan mintzatu gara Editargi elkarteko Jon Jimenezekin, Txalapartako Garazi Arrularekin, Irati Jimenez idazlearekin, Pamiela etxeko Pello Elzaburu ere gurekin izan da, Lander Majuelo, Igelako editorea, Hedoi Etxarte Katakrakekoa et aMiren Mindegia, Nabarraldeko kidea. Horiekin edizioaz, editoreen lanaz eta argitaletxe nafarren nobedadeez mintzatu gara berogailuen arrimoan. A, eta irrintzi bikaina prestatu digu Leire Alonsok!
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.