Jon Mattin Matxain: "Nobel saridun ia guztiak gizonezkoak dira eta hori aldatu beharra dago"

Reyes Ilintxeta 2021ko urr. 28a, 18:40

Medikuntza-Fisiologia, Fisika eta Kimikan nortzuk izan diren aurtengo saridunak eta zergatik azaldu digu Jon Matxin Matxain zientziakariak. 

Nobel Saridunak 2021

 

Nobel sariak 6 kategorietan ematen dira: Zientzietan 3 (Medikuntza, Fisika eta Kimika) eta hauetaz gain Ekonomia, Literatura eta Pakea. Gaurkoan, zientzietako hiru sariei buruzko azalpena emanen dugu.

 

Zientzia arloetan 3 Nobel Sari ematen dira urtero, Suediako Zientzia Akademia :  Medikuntza-Fisiologia, Fisika eta Kimikan.

 

Medikuntza-Fisiologia:

Nortzuk? David Julius eta Ardem Patapoutian.

Zergatik? Gure nerbio sistemak beroa, hotza eta inpulso mekanikoak nola sentitzen duen ulertzeko egindako ekarpenengatik.

Azalpena: Ingurunea antzematea milaka espezieren gako ebolutiboetako bat da. Ingurunearekin dugun harremana gure bizitzarako ezinbestekoa da. Hotza ala beroa sentitzea, gainazal bat leuna den ala ez nabaritzea,  gure egunerokotasunean dugu, nerbio inpulso hauek nola gertatzen diren jakin ez arren. David Juliusek eta Ardem Patapoutianek hauek ulertzea lortu zuten.

David Juliusek txile pikantearen osagai bat erabili zuen, kapsaizina. Honek erredura sentsazioa eragiten du. Gure azalean dauden nerbioek rezeptoreak dituzte, eta kapsaizina erabilita rezeptore hauetan aurkitzen diren beroaren sensoreak identifikatu zituen.  

Ardem Patapoutianek, ordea, presioarekiko sentikorrak diren zelulak erabili zituen. Hauei esker sensore berry batzuk aurkitu zituen. Sensore hauek estimulo mekanikoei erantzuna ematen diete, larruazalean zein barne-organoetan.

Hortaz, aurkikuntza hauei esker gure ukimenaren funtzionamendua ongi ulertzea lortu zen, eta horretaz gain, ikerketa lerro berriak ireki ziren.

 

Fisika:

Nortzuk? Syukuro Manabe, Klaus Hasselmann eta Giorgio Parisi.

Zergatik? Bi ekarpen desberdinengatik. Manabek eta Hasslemannek egindako lanari esker, gizakiok Lurraren Kliman dugun eragina ulertu egin da. Hauek ezagutza honen oinarria ezarri zuten. Parisi, ordea, material desordenatuen eta prozesu aleatorioen teorian egindako ekarpen iraultzaileei esker saritu dute.

Azalpena: ekarpen oso desberdinak iruditu arren, oso elkar lotuta daude. Fisikan, sistema konplexuak aztertzeko orduan, desordena eta aleatorietatea oso garrantzitsuak dira. Hauen epe-luzeko portaera deskribatzeko eta aurresateko metodoak garatzeagatik saritu dituzte. Izan ere, klima sistema konplexu hauetako bat Klima da.

Syukuro Manabek atmosferako CO2 maila eta lurrazaleko tenperaturaren arteko lotura demostratu zuen. CO2 maila igota, lurrazaleko temperatura igotzen da.

Hasslemannen ekarpena bestelakoa izan zen: klima eta eguraldia lotzen duen modelo bat garatu zuen.

Ekarpen hauei esker, gaur egun aldaketa klimatikoaren funtzionamendua, eta gizakiak honetan duen eragina, ezagutzen dugu.

Parisik material konplexu desordenatuen patroi izkutuak aurkitu zituen. Ekarpen honi esker material eta fenómeno aleatorioak ulertzea lortu egin da, horien artean klima eta prozesu atmosferikoak.

 

Kimika:

Nortzuk? Benjamin List eta David MacMillan.

Zergatik? Organokatalisi asimetrikoa aurkitzeagatik. Molekulen konstrukziorako tresna berri eta zehatza da organokatalisi asimetrikoa.

Azalpena: Gaur egungo gizarteak behar berriak ditu (erabilera luzeko materialak, energía gorde, gaixotasun berriei aurre egin, eta abar. Behar hauek asetzeko material berriak  behar dira, eta hauek lortzeko modu berriak ere. Material berriak lortzeko katalizatzaileak behar dira (erreakzio kimikoak azkartzen dituzten molekulak). XX. Mendean bi katalizatzaile mota ezagutzen ziren: metalak eta enzimak (katalizatzaile biologikoak).

Benjamin List eta David MacMillan, 2000 urtean, bakoitzak bere aldetik baina aldi berean, katalisi mota berria aurkitu zuten: organokatalisi asimetrikoa. Honen bidez, molekula organiko txikiak erabiliz molekula handiagoak lor daitezke, prozesu kontrolatu batean, eta sekulako eragina izan du, milaka eta milaka molekula berri lortuz.

Katalizatzaile organikoak C, O, N, S eta P dute, normalean, eta honi esker inguruarekiko jasangarriak dira eta ekoizteko merkeak.

Katalizatzaile hauek erabilita erreakzio kimiko asko egin daiteke, eta honi esker erabilera askotariko molekulak lor daitezke: produktu farmazeutikoak, argia modu eraginkorrago batean harrapatuko duten molekulak, eta abar.

 

Azken hausnarketa: Aurtengoan horrela banatu dira sariak. Dudarik Gabe, ekarpen oso garrantzitsuak izan dira. Tamalez, denak gizonezkoak. Hiru kategoria hauetan, denera, 7 saritu. 7 gizonezko. Sari guztiak kontutan hartuta, denera 13 saritu, 12 gizonezko. Emakume bakarra Pakeako Nobel sarian aurkitzen dugu, sari konpartitua. Maria Ressa y Dmitry Muratov kazetariak, espresio askatasunaren aldeko borrokagatik.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!