Gizalabak: Emilia Pardo Bazan

Reyes Ilintxeta 2021ko urr. 27a, 19:20

Los pazos de Ulloa izan zen bere eleberririk ospetsuena eta XIX.mendeko literaturako idazle handienetako bat bihurtu zuen lana. Bertan, oligarkia lurjabearen gainbehera deskribatzen du, hala nola Galizako landa munduaren eta aristokraziaren ahultzea. Bakarne Atxukarrok eman digu haren berri. 

Urriaren 18an Emakume idazleen eguna izan zen, eta azken Planeta saria eskuratu zuen Carmen Mola idazlea ekarri behar nuen, baina ezin, agerian geratu baita gizalaba bat ez zela, hiru gizon baizik.

Beraz, beste emakume aparta bat bilatu nuen, eta nor aurkituko eta Emilia Antonia Socorro Josefa Amalia Vicenta Eufemia Pardo-Bazan y de la Rua-Figueroa. Edo beste modu batera esana, Emilia Pardo Bazan.

Eta zergatik ekarri dudan idazle hori? Aurten haren heriotzaren ehungarren urteurrena maiatzean izan delako . Horrez gain, 41 eleberri, 580 ipuin baino gehiago, ehundaka saio eta 7 drama eta 2 sukalde-liburu idatzi zituen, eta “Los pazos de Ulloa” lana da guztien artean nabarmenetariko bat. Feminismoaren alde egin zuen lan bere bizitza osoan, eta emakumeen hezkuntza-eskubideen sustatzailea izan zen. Bere ekimenari eta beste batzuenari esker, Real Academia Galega sortu zuten1906an, galizieraarautzeko eta bultzatzeko asmoz, nahiz eta bere lan guztiak gaztelaniaz egin; eta, azkenik, Rosalia de Castrorekin batera Galiziak eman duen emakume nagusietako bat da.

Baina hori guztia gutxi izango balitz bezala, haren biografiako ezaugarri batzuek emakume aipagarria dela argi eta garbi uzten dute, adibidez, Benito Pérez Galdosen bikotekidea izan zen eta Pazo de Meirasen jabea izan zen hil arte eta Francok berarentzat hartu baino lehen. Hori ez da txori kaka, e? Gainera,Alfontso XIII.aerregeak Pardo Bazan kondesa izendatu zuen…

1851ko irailaren 16an A Coruñan (Galizian) familia noble batean jaio zen gero  idazle, saiogile eta kazetari izango zen hori. Atta izan zuen irakasle. 9 urte zituela liburuak oso gustuko zituela argi geratu zen. Attak etxean zeukan liburutegia Emiliak gehien maite zuen gela zen, eta han  On Kixote Mantxakoa eta Europan modan zeuden beste liburu batzuk irakurtzen gozatzen zuen. Ingelesez, frantsesez eta alemanez ondo zekien . Emakumeen artean oso ohikoak ziren etxeko ekonomia eta musikaz gain, beste disziplina batzuetan ere oso aditua zen. Baina, hala eta guztiz ere, unibertsitatera ezin izan zen joan, neskek horrelako gauzak egitea debekaturik zegoelako.

16 urte zituela asto tratu baten bidez beste noble batekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba hazi zituen.

24 urte zituela, haren lehendabiziko liburua kaleratu zuen: Estudio crítico de las obras del padre Feijoo; eta urte berean Jaime jaio berria zen semeari dedikatutako olerki liburua plazaratu zuen ,eta, hain xuxen ere, seme hori gerra zibilean fusilatu zioten.

1879an,Pascual López, autobiografía de un estudiante de medicina lehendabiziko eleberria aurkeztu zuen, eta horren arrakastak literatura bidean jarraitzera bultzatu zuen, non beste idazle famatu batzuk aurkituko zituen, haien artean, Benito Perez Galdos. Hasieran, eskutitz formal batzuk  bidali zizkioten elkarri, baina formaltasun hori, pixkanaka-pixkanaka desagertuz joan zen, Emiliak senarrarengandik bereizi zen arte. Geroztik, hogei urtez igaro zuen Perez Galdosekin izandako amodioharremanak, nahiz eta, tarteka, krisialdi asko jasan, Emiliaren desleialtasunengatik, batez ere.

La cuestión palpitante saiakera eta La Tribuna eleberria izanziren idazle errebelde eta probokatzailearen ospea eman ziotenak. Ez da harritzekoa. Saio hori kaleratu zuenean, emakume ezkondu eta errespetagarriaren alegatu lotsagabea kontsideratu zen, ateotzat eta pornografikotzat hartzen zen frantses literaturaren aldekoa. Izan ere, Frantziako Naturalismoa kritikatzen zuen arren, Zola idazlearen balio literarioa defendatzen zuen, eta idazlearen jarrera jainkogabe eta zirikatzailearekin identifikatu zuen. Beraz, eskandalo hutsa izan zen. Orain bere obra testu liburuetan ikasten da, eta "naturalistatzat" jotzen da. Zenbait adituren esanetan,garrantzitsuena da egileak Emile Zolaren proposamenei buruzko eztabaida  piztu zuela Espainian. Tira, historiaren kontraesanak.

Los pazos de Ulloa da, ordea, bere eleberririk ospetsuena , eta XIX.mendeko literaturako idazle handienetako bat bihurtu zuen lana. Bertan, oligarkia lurjabearen gainbehera deskribatzen du, zeinak gizarte lidergoaren papera galdu duen, noblezia degradatua, Galizako landa munduaren eta aristokraziaren ahultzea.

Mintzaldi asko eman zituen haren bizitzan zehar, eta liburu arrakastatsu asko  plazaratu zituen. Hori dela eta, gizonezko idazleen artean, batzuetan, gaizki ikusita egon zen, berak egiten zuena emakume batek egin behar zuena ez zen eta. Haren esanetan, bestelako bizimodua izango zuen/zukeen Emilia  beharrean Emilio  izan balitz.

Pardo Bazan 1921ean hil zen, 69 urte zituela, Madrilen. Han dago lurperatuta , Concepcion basilikan, nahiz eta berak Meirasko pazoan  ehorzteko agindua eman zuen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!