Irailean Gates Fundazioak (bai Bill Gatesek sortutakoa) Goalkeepers sariak banatu ditu. Sari hauek Garapen jasangarriak diren helburuak lortzen dituzten pertsonen artean banatzen dira. Aurten ohikoa diren baina garrantzitsuagoak dira sari hauek, helburu horiek lortzeko aurrerapenak gelditu egin baitira pandemia eta hark eragindako ekonomia eta giza krisialdiagatik.
Lau emakume izan dira saridunak: Nazu Batuen Erakundeko emakume arloko zuzendari ohia Phumzile Mlambo-Ngcuka; Jenifer Colpas, kostu txikiko soluzioak eta instalatzeko errazak garatzen dituen enpresa soziala den Tierra Grata zuzendaria; Sheriff Satta, jatorriz Liberiakoa, Justizia eta Giza eskubideak lortzeko gobernuz kanpoko erakundearen zuzendaria; eta gaurko gizalaba, Fairooz Faizah Beether, Bangladeshko 24 urteko neska bat. Haren herrialdean osasun mentalaren arretarako sarbidea bermatzeko Interneteko plataforma bat sortu zuen eta horretan dabil. Nahiko interesgarraia iruditu zaigu gaurko saiora ekartzeko, haren historia, askotan ikusten dugun bezala, oztopoz Beteta egon da eta guztiak gainditu ditu eta.
Esan dugun bezala, duela 24 urte Bangladeshen jaio zen Phumzile eta nerabearoan sartzear zegoenean, atta akatu zuten.
Orduan ez zen konturatu gertaera hark zenbat eragin zion, baina bigarren hezkuntza amaitzen ari zenean depresio sakon batek jota ibili zen. Amak ahal zuen guztia egin zuen tratamendu bat eskuratzeko eta neska hobetzeko, baina ez zen batere erraza izan. Kontuan izan behar dugu Bangladesh baliabideak eta adituak falta dituen herrialdea dela, eta osasun mentalaren inguruko estigmak eta tabuak soberan dituela.
Hori ikusita, eta bere onera itzulitakoan, unibertsitatera joateko garaia iritsi zitzaionean, Faizahk psikologia ikastea erabaki zuen, bera bezain gaizki pasatzen ari zen jendeari laguntzeko asmo bakarrarekin.
Herrialdea atzean utzi zuen, eta Sidneyra (Australia) joan zen ikasketak burutzera. Gero, bere amarengana itzuli zen, beti behar zuten osasun mentala hobetzeko zerbait egiteko buruan izanda.
BRAC erakundeak ematen zuen gizarte-ekintzailetzari buruzko hiru hilabeteko ikastaro bat egin zuenean iritsi zitzaion aukera. Han talde bat osatu zuen beste sei lagunekin proiektu bat asmatzeko: epaitua izan gabe hitz egin ahal izateko gune bat sortzea. Horrela jaio zen “Moner School” plataforma, orain dela hiru urte.
Gaur, taldekideen aurrezki pertsonalei esker, plataforma online hau handitu eta kozkortu egin da. Informazio espezializatua hedatzen du, eta, batez ere, pazienteak eta terapeutak jartzen ditu harremanetan.
Lortutako sariaren 10.000 dolarrekin (8.500 euro, gutxi gorabehera), bizitza osasuntsua bermatzen eta guztiontzako ongizatea sustatzen laguntzeagatik, Faizahk eskoletara jauzi egiteko asmoa du, lehen hezkuntzako ikasleen arteko osasun mentalaren eta jazarpenaren inguruko mito faltsuekin amaitzeko.
Halaber, ikusgarritasuna handitzea espero du, finantzaketa gehiago erakartzeko eta hazten jarraitzeko.