Bakarne Atxukarro: "Angulemako Margarita XVI. mendeko feminista izan zen"

Reyes Ilintxeta 2021ko ira. 28a, 18:22

Angulemako Margaritak idatzitako Heptameron lana euskaratu berri dute Booktegi plataformak eta Nafar Ateneoak. Larunbatean Kondestablean eginen da lan honen lehen irakurraldi publikoa. 

Angulemako Margarita, Frantziako Margarita, Nafarroako Margarita, Margarita de Valois, Margarita d’Alençon edo Margarita d’Orléans. Horiek ziren 1492an jaiotako gizalaba honen izengoitiak.

Alençongo dukea izan zen  eta 1527an Nafarroako erregin ezkontide bihurtu zen. Eragin handiko emakumea izan zen. Kultura arloan, gainera,oso aritua izan zen,i dazlea eta Erreforma protestantearen bultzatzailea izan baitzen.

Margarita Nafarroakoak 1559an idatzi zuen Heptamerona. Frantsesez idatzi zuen, eta gaur arte ez da bere osotasunean euskarara itzuli. Guztira 72 ipuin edo istoriok osatzen dute liburua, eta zortzi liburuki edo ‘egunetan’ antolatuta daude. Hainbat ipuinen ikuspuntu aurrerakoiak ere –besteak beste, genero-ikuspegitik– gaur egungo irakurleentzako erakargarri bihurtzen du Nafarroako erreginaren liburua. Datozen urteotan Booktegik –Nafar Ateneoarekin elkarlanean– ipuin guztiak eskainiko ditu euskaraz, liburu klasikoa horrela berreskuratuz, eta gurera ekarriz.

Heptameronaren lehenengo eguna –hamar ipuin guztira– argitaratu dute jada eta larunbatean eginen da horren irakurketa publikoa Kondestablearen aretoan goizeko 9:30etatik aurrera. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!