'Amua´ asteazkenean, irailaren 29an, eskainiko da Nafarroako Antzerki Eskolan 19:00etan. Sarreran prezioa: 8 euro.
Sinopsia.
Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura eta hezkuntza alde batera uzteak, asteburu bakar batentzat bada ere, barne kalapita galantak eraginen ditu. Oihan basatia, oreinak eta onddoak tarteko, bakoitzak pentsatzen duenaren, erraiten duenaren eta egiten duenaren arteko distantziak pertsonaiak biluztuko ditu. Askatasunaren utopia azkenekoetan dela errana izan zaigu hainbatetan, baina maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?.
Lan taldea.
Zuzendaritza: Ximun Fuchs
Koreografia: Philippe Ducou
Idazkera: Arantxa Hirigoyen, Maite Larburu, Manex eta Ximun Fuchs
Aktoreak: Maite Larburu, Manex Fuchs, Ximun Fuchs
Musika: Maite Larburu
Eszenografia eta jantziak: Fran Dussourd
Argiztapen diseinua eta teknika: Aitz Amilibia
Soinu diseinua: Philippe Barandiaran
Bideo sorkuntza: Eñaut Castagnet
Argazkiak: Ainhoa Resano
Diseinu grafikoa: Roberto Quintana
Ekoizpena: Iasone Parada, Argi Perurena, Mikel Unamunzaga
Banaketa: Irantzu Azpeitia
Mediazioa: Arantxa Hirigoyen