Postmodernitatearen ezaugarrien artean gaztetasunaren, irudiaren, abiaduraren eta hedonismoaren gorazarrea eta hilezkortasunaren eldarnioak daude. Horrek dakarrena da errealitate “itsusiak” ezkutatzea, hala nola zahartzea, gaixotasun larriek eragiten duten sufrimendua eta bizitzaren amaiera bera.
Bestela, koronabirusaren pandemiak ekarri digunaren artean hauskortasunaren eta heriotzaren errealitate gordina dugu. Halaber, eutanasiaren legearen prozesuak espainiar estatuan mahai gainean ipini du Zainketa Aringarrien garapen handiagoaren beharra.
Irakaslea
- Iñaki Peña Bandres
Iñaki Peña Bandrés. Mediku internista Debagoieneko ospitalean (Arrasate). Zainketa aringarrietan espezializatua. Dokumentalgilea. OEEkidea.
Helburuak
- Zainketa Aringarrien ezaugarriak errepasatzea: zer diren eta zer ez diren.
- Heriotzaren kontzientziaz jabetzeko garrantzia: Norbanakoarena eta komunitatearena.
- Doluaren garrantzia.
- Azken hilabeteetako egoera pandemiarekin eta eutanasiaren legearekin lotuta.
Edukiak
1- Zainketa Aringarriak:
- Definizioak.
- Errepaso historikoa. Gaur egun. Munduan eta hemen.
- Etxean, ospitalean edo beste leku batzuetan.
2- Komunitate errukitsuak edo zaintzaileak:
- Errukiaren kontzeptu garaikidea.
- Zainketen garrantzia.
- Death Kafeak eta beste jarduera batzuk.
3- Heriotza duina: Z.A. eta eutanasia.
4- Heriotzaren ostean: Dolua.
Metodologia
- Hitzaldi formatua ikasleekin interaktiboa.
- Dokumental baten proiekzioa eta ikus-entzunezko beste euskarri batzuk.
- Tailer formatua.
- Bibliografia eta filmografia komentatua.