Zabaldu dugu 'Guardasola'

Euskalerria Irratia 2021eko ekainaren 15a

Arratsaldeko saioa irailera arte eten, eta udako goizeko magazina eskainiko du Euskalerria Irratiak 9:00etatik 11:00etara, ekainaren 21etik aurrera. 

Iritsi da uda Euskalerria Irratiko programaziora. Irrintzi Plaza eta Metropoli Folara saioek egin dituzte 2020-2021eko azken saioak, eta Guardasola irratsaioak hartuko du ekainaren 21tik aurrera magazinen lekukoa. 9:00etatik 11:00tara aireratuko da, urtero bezala. Gainera, tokiko berriak egunero eskainiko ditu irratiak, 8:30ean eta 13:30ean.

2021ko udak, dena den, izanen du berrikuntzarik. Iaz bezala Sanferminik ez dagoenez, irratiak ez du  programa berezirik egingo. Guardasolatik etorkizuneko sanferminei begira jarriko dituzte entzuleak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!