Irrintzi Dorreko zaharberritze lanekin bat eginik, Euskalerria Irratiaren antena mitikoa aldatu dugu hilabete honetan. Lizentziarik gabek urte garai ilunetan, tarteka bertatik zabaldu zuen seinalea irratiak Iruñerrira, dorreko bizilagunen eskuzabaltasunari esker. Ezkaba menditik egiten dugu orain, eta teknologiak aurrera egitearekin batera, nabarmen arinagoak dira gailuak.