Musukoen erabilera tentsioa eta erasoak eragiten ari da garraio publikoan

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 24a, 14:14

Villavesa gidariak eta taxistak kexu dira musukoa jartzera derrigortu behar dituzten zenbait bidaiarien jarrerarekin. Kalera atera dira, eraso gehiago egon ez dadin eskatzeko. Abuztuaren 10ean gidari bat jipoitu zuen musukoa jantzi nahi ez zuen talde batek

Azken egunotan errepikatzen ari den egoera da. Bidaiariak villavesa edo taxira igotzen dira eta maskara kentzen dute. Gidariak, musukoa jantzi behar dutela gogoratzen dienean, haserretu eta irainka hasten dira batzuetan, eraso ere egin diete beste zenbaitetan. "Enpresak dio bidaiarekin jarraitu behar dugula, bainan horrek ez du ez hanka ez bururik" salatzen du TCCko enpresa batzordeak, "Kutsaketak ekidin nahi baditugu, neurri zorrotzak hartu baditugu, ezin dugu normal jarraitu musukorik gabeko bidaiariekin, villavesan dauden beste pertsonak arriskuan jartzen dituztelako".

Behin egoera larriagotzen denean, gidarien babes falta ere salatu dute elkarretaratzean. "Udaltzainak etortzen dira, musukoa jartzen dute eta bakarrik uzten gaituzte bidaiari hauekin" adierazi dute. Iruñerriko Mankomunitate eta Iruñeko Udalari esku har dezala eskatu diote, erasoak egonez gero, bide judizialean parte hartzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!