Irrintzi Plaza 2020-03-17

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 17a, 18:09

Martxelo Diazen albiste onarekin hasi gara. Eguero literatur gomendio bat edukiko dugu plazan Karrikiriri esker, gaur Ines Castiellak ‘Trikua esnatu da’ liburua gomendatu digu. Zinetika jaialdiaz aritu gara Laida Aldaz dantzari eta zuzendariarekin. Itxita izan arren, muga zeharkatu dugu Ipar Euskal Herriko egoera ezagutzeko. Goizeder Tabernak kontatu digu azken ordukoa.

Asteartero bezala Mikel Navarrok kirol txikiak izan ditu hizpide. Berrogeialdia nola daraman azaldu digu Irati Zurbano kirolariak. Egoera berri honek eragin duen  beldurra eta psikosiaren inguruan mintzatu gara Ion Zapatarekin. Irrati katea abiatu dugu gaur. Sanduzelain bota dugu lehen pilota, Mirenekin hitz egin dugu itxialdia nola bizi duen ezagutzeko. Iturramara bota du berak pilota. Bihar beraz, Iturraman nola bizi duten ezagutuko dugu. Booktegi plataformako Aritz Branton izan dugu azken gonbidatua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!