Irrintzi Plaza 2020-03-16

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 16a, 18:11

Eneko Villegasen albiste onarekin abiatu gara. Elena Olaiz psikologoa izan dugu lehen gonbidatua. Beldurraz eta antsietateaz aritu gara berarekin. Elkartasun keinuak han eta hemen ikusten ari gara egunotan. Antsoainen, esaterako, laguntza sare herrikoia sortu dute. Beñat Remonek kontatu digu. Baserriberri jatetxean, berriz, soberan duten janaria ematea erabaki dute. Luken Vigok azaldugu digu. Xorroxin irratitik Baztan Bidasoako kronika jaso dugu, eta Ainhoa Vitoriak soinu banda jarri dio arratsaldeari. 

Aralar irratira deitu dugu bigarren orduan. Martin Juanenarekin inoizko kirol kronika laburrena egin dugu, baina luze egon gara berarekin solasean. Jon Maia bertsolaria izan dugu hurrengo gonbidatua. Bertsoak sortzeko egitasmoa jarri du martxan sarean, zertan den azaldu digu. Amaitzeko liburu saltzaileen liburu sarituak zeintzuk diren jakin dugu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!