Irrintzi Plaza 2020-03-11

Ainhoa Irazustaren berri onarekin hasi gara. Argia aldizkariari buruz mintzatu gara Xabier Letona kazetariarekin.Emakume matematikalariak eta literatura gaia izanen dute mintzagai gaur Irati Goikoetxeak eta Leire Alonsok Karrikirin, 19:00etan. Musikaz lagunduko dute, gainera, solasaldia. Plazan izan dira gaiaz solasean. 

Leitzako berriak jaso ditugu Unai Zabaletari esker. Zineman izan gara Gontzal Agoterekin, eta Julian Assange auziaz mintzatu zaigu Xabi Laso.