Irrintzi Plaza 2020-03-10

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 10a, 19:24

Martxelo Diazen berri onarekin hasi gara. Ahots propioa duten emakumeak ekartzen ditu irratira Miren Mindegiak. Punk bihotzeko emakumea eta rockabilliaren aitzindari Lou Olanguaz mintzatu da gaur Irrintzi Plazan. Martxoaren 8a igaro berritan feminismoa irudikatu duen artista famatu bat hartuko nahi izan du hizpide Bakarne Atxukarrok: Frida Kahlo. Bilbo Hiria irratitik Bilboko azken berriak azaldu dizkigu Ane Zabalak. 

Bakaikuko June Kintana atletak 6 metro baino gehiagoko aldea atera dio rankingan bigarren denari. Espainiako txapelketa irabazi berritan elkarrizketa egin diogu, Mikel Navarrok proposatuta. Euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatu dute Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrek 'Trikua esnatu da' (Susa, 2019) liburuan. Gaur aurkeztuko dute, eta irratian izan dira liburuaz solasean. Suakai taldeko kideak izan ditugu azken gonbidatuak, kontzertua eskainiko dute larunbatean, Burlatan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!