Eneko Villegasen berri onarekin hasi gara. Lapikoen artean Euskal Eskola Makrobiotikoko Andrea Purroy izan dugu sukaldari. Neguko menua osatzen amaitu dugu. Norvegian izan gara lehen ordua amaitzeko. Oslon bizi da Irati Iturritza iruindarra. Berdintasun eskandinaviarraz hausnartzeko baliatu du martxoaren 8a. Iruñeko eta Osloko aldarrikapen moduak alderatu ditu Irrintzi Plazan.
Bigarren orduan, asteburuko kirol emaitzen errepasoa egin dugu Martin Juanenarekin. San Pedro Ingurumen Heziketarako museoan izan gara Maria Sotorekin, eta kultur atalean Zumiriki filmaz eta Lenaerts museoaz aritu gara solasean Mikel Bujandarekin.