Irrintzi Plaza 2020-03-05

Punto de Vista jaialdian bihar aurkeztuko du Maddi Barber zinemagile nafarrak bere azken lana: 'Gorria'. Berarekin mintzatu gara gaiaz. Oskar Alegria zinemagileak, berriz, larunbatean izanen du egun handia: Zumiriki eguna. Plazan izan da filmaren inguruan solasean. 

Martxoaren 8a noiztik eta zergatik ospatzen den gogoratu dugu. Prisziliano kazetari bitxiak superheroi bat elkarrizketatu du gaur.

Finalaurrekoetan da Bardoak txapelketa. Atarrabian, bihar, jokatuko da pasa den astean Tuteran izandakoaren itzulera, Leitzako eta Sakanako taldeen artean. Ander Perezekin mintzatu gara txapelketaz.Nahia Ojetarekin ere mintzatu gara. Bihar Indaran kontzertua eskainiko du, Nahiak Nahi taldearen lan berria aurkezteko.