Ainhoa Irazustaren berri onarekin hasi gara. Errigorako produktuz bete dugu plaza Ibai Sueskunekin. Kanpaina berria martxan dute, eta martxoaren 12ra arte dago epea nafar hegoldeko produktuak eskatzeko. Argia aldizkariaz aritu gara Xabier Letonarekin eta Leitzako azkenekoak kontatu dizkigu Unai Zabaletak.
Zineman izan gara Gontzal Agoterekin. Oskar Saenz Acedorekin mintzatu gara, eta 'Ama, alu, lur' antzezlanaren berri eman digu Mai Gorostiagak.