Ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko bi gune berri, Iruñerrian

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 28a, 11:06

Uharteko Areta industria gunean eta Cordovillan zabalduko dituzte guneak, astelehenean. 27 lanpostu berri sortu dituzte, ondorioz.

Azterketa teknikoa egiteko zailtasunei aurre egiteko, Nafarroako Gobernuak baimena eman zuen iazko maiatzean beste bi gune berri zabaltzeko. Uharten eta Cordovillan ezarri dituzte eta astelehenetik aurrera hasiko dira autoak aztertzen. 

Guztira 27 langile berriri emanen zaie lanpostua. Gune bakoitzean hiru ikuskapen-linea oso daude, ibilgailu arinentzat (M1, N1 eta L kategoriak). Bi linea erabilgarri daude, eta hirugarrena prestatuta dago. Beharren arabera erabiliko dute hirugarrena. 

Revisiones Navarra izeneko enpresak kudeatuko du Cordovillako zentroa eta Tuv Rheiland enpresak irekiko du Uhartekoa. Azken enpresa horrek gainera baimena jaso du Donezteben duen IAT zentroa handitzeko eta hirugarren ilara bat eskaintzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!