Irrintzi Plaza 2020-02-26

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 26a, 18:46

Gaur abiatu da IrriZiklo. Jokin Kampionek azaldu digu asteazkenetarako antolatu dutena. Ane Labaka eta Beatriz Egizabal aktore eta bertsolariek abiatu dute ‘Erradikalak ginen’ ikuskizunarekin. Labaka bertsolariarekin mintzatu gara.

Liburua babesteko eta bultzatzeko Nafarroako Liburuaren Plataforma sortu dute nafar idazle, editore, ilustratzaile, liburuzain, liburu saltzaile eta itzultzaileek. Idoia Sobrino Asnabi Nafarroako Liburuzainen Elkarteko presidentearekin hitz egin dugu gaiaz.

'Euskalkien sailkapen berria' liburua aurkeztuko dute gaur, Zaldiko Maldikon. Gotzon Aurrekoetxea eta Jose Luis Ormaetxea ‘Txipi’ idazleetako birekin izan gara.

Gainera, Unai Zabaletak Leitzako berriak kontatu dizkigu eta Gontzal Agoterekin zineman izan gara.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!