Irrintzi Plaza 2020-02-24

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 24a, 18:35

Bidasoa ibaian gora eta behera egin ditugu lehen mintuak plazan. Edorta Salvadorrekin izokinaz aritu gara, lapikoen artean. Xorroxin irratitik, berriz, Baztan-Bidasoako kronika bidali digu Julen Zelaietak. Arriben amaitu dugu lehen ordua, Juan Gorritiren baserrian bere urdinaz solasean. 

Asteburuko kirol emaitzen errepasoa egin dugu Martin Juanenarekin. Jimeno Juriok errepresio frankistaren inguruan egindako “landa-lan luzea” bildu dute bi liburukitan, horren berri eman digu Mikel Bujandak.
 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!