Irrintzi Plaza 2020-02-20

Iruñe Astiz arkakusoa izan dugu lehen gonbidatua plazan. Azken egunotan sarean harrapatutakoa ekarri digu. Prisziliano "kazetariak" elkarrizketa bitxi bat egin dugu plazan. Hemendik kanpo, Tolosan eta Donibane Garazin izan gara. Tolosako ostegun gizenean aurkitu dugu Unai Zabaleta eta igandean Donibane Garazin eginen duten libertimenduaz aritu gara Ekhi Perrierrekin. Koronabirusaz solasean amaitu dugu Pello Iturria botikariarekin.