Irrintzi Plaza 2020-02-13

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 13a, 18:35

Irratiaren munduko eguna elkarrekin osapatu dugu Nafarroako tokiko irrati euskaldunok. Irratiaren inguruan gertatutako pasadizoak kontatu dizkigute Xorroxin, Irati, Aralar, Karrape, Esan Erran eta Irulegi irratiko esatariek.

Musikaren bitartez denboran eta lekuan bidaiatu gara Xanti Etxeberriarekin. 1963an izan gara Ghana eta Jamaikan. 
 
Emakume begiradapean izenburuko mahai inguruan eginen dute gaur Planetarioan, emakumea eta zientzia hizpide. Miren Karmele Gomez izanen da hizlarietako bat, eta harekin mintzatu gara. 
 
La Txan Txantreako merkatarien elkarteak neurri eraginkorrak esatu dizkio Iruñeko Udalari. Iñigo Martinez Monasteriok azaldu digu egoera zein den. 
 
Skabidean taldeko lagunak izan ditugu azkenak saioan. Imanol Olague eta Lorena Aisa taldekideek 'Izaera' diskoaren aurrerapen bat ekarri digute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!