Irrintzi Plaza 2020-02-11

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 11a, 18:12

Idoia Zabaleta artistarekin mintzatu gara saioaren hasieran. 'Natura eta dardara' audio-paseoa eskaini du gaur Ziudadelan, eta zertan dantzan azaldu digu. Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetariak atzo aurkeztu zuen Iruñean, Katakraken, bere azken liburua: El narco-oasis vasco. Capos del narcotráfico y mafias policiales con impunidad política. Gaur Txantreako liburutegian izan da liburua aurkezten, aurretik plazatik igaro da. 

Emakume zientzialarien nazioarteko eguna ospatzen da, gaur, otsailaren 11an. Data aitzaki hartuta, Hedy Lamarr ingeniari eta aktorearen berri eman digu Bakarne Atxukarrok. Ane Zabalak, berriz, Bilboko berriak gerturatu dizkigu. 

Mikel Navarroren 'Kirol txiki, esfortzu handi' tartean, kick boxingaz aritu gara Ana Smithekin. Dislexia izan dugu hizpoide Arantza Elgezabalekin, Detekzio eta esku-hartze goiztiarra ikaste zailtasunetan ikastaroa eskainiko du UEUn. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!