Irrintzi Plaza 2020-02-10

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 10a, 18:16

Eneko Villegasen albiste onarekin hasi dugu saioa. Lapikoen artean Euskal Eskola Makrobiotikoan izan gara Andrea Purroyrekin. Otsailaren 23an izanen da Iruinkokoa, Iruñeko inauteri euskalduna; antzerki taldearekin izan gara aurtengo libertimenduaz solasean. 

Baztan Bidasoako kronika bidali digu Julen Zelaietak Xorroxin irratitik. Asteburuko kirol emaitzen errepasoa egin dugu Martin Juanenarekin. Uharte Zentroko agenda errepasatu dugu Oskia Ugarterekin. Kultur atalean, amaitzeko, Mikel Bujandak hainbat liburu gomendio egin dizkigu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!