Ma kolektiboa ezagutu dugu gaur. 'Lua Katore' lana eskainiko dute eta, 19:30ean, Iturrama Civivoxean. Priziliano kazetari bitxiak surrealismoz bete du irratia. Serioago aritu gara Ultzamaz Itziar Perezekin. 'Ura' ninientzako antzerkia estreinatuko dute larunbat arratsaldean, Atarrabiako kultur etxean. Jaione Urtasun eta Xabier Flamarike La Piel antzerki taldeko kideak izan dira antzezlanaz solasean plazan. Igandean oholtzaratuko dute, berriz, 'Simplicissimus' lana Gaiarre antzokian. Patxo Telleriarek kontatu digu zertan datzan. Osio izan dugu azken gonbidatua, Zelanda Berrian eta Australian bizitakoez aritu zaigu.