Irrintzi Plaza 2020-02-03

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 3a, 18:45

Elikagaien etiketak irakurtzen ikasi dugu Nerea Ganboa nutrizionistarekin. Izaro de Andres musikariak diskoak sinatuko ditu gaur Elkarren, Iruñerako bidean zela elkarrizketatu dugu. Baztan Bidasoako kronika pasa digu Julen Zelaietak. 

Asteburuko kirol emaitzen errepasoa egin dugu Martin Juanenarekin. Elkartasun agenda zabaldu dugu David Zigandarekin. Oteiza Fundazioko presidente Jaione Apalategirekin izandako solasaldia ekarri digu Mikel Bujandak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!