Irrintzi Plaza 2020-01-28

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 28a, 18:49

Ordenagailu nagusirik ez, interneterako sarerik gabe eta telefono linearik gabe abiatu dugu saioa. Nola amaitu dugun jakin nahi?

Feminismotik begiratu nahi izan diogu gaur urtarrilaren 30eko greba orokorrari. Zaloa Basabe berdintasun teknikariarekin eta Patri Perales EH Bilduko parlamentariarekin aritu gara solasean. Bakarne Atxukarrori esker Txaro Zapiain ezagutu dugu, Astigarragako emakumea. 

Hari Izpia Hartzen jardunaldietan Miren Artetxe bertsolariarekin izandako elkarrizketa berreskuratu dugu, eta Ane Eslaba lankideak Leire Urbeltz ilustratzailearekin izandako solasaldia ekarri digu. Irrintzi Mirrintzi lehiaketan sariak banatuz amaitu dugu saioa!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!