Lur eta Amets abenturazaleak Iruñera iritsi dira. Otsailaren 7an iritsiko da zinemara izen bereko filma. Miren Berasategi, Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce egileekin hitz egin dugu. Argia aldizkariaren berri eman digu Xabier Letonak, eta Leitzako inauteriez gehiago jakin dugu Unai Zabaletari esker.
Zinemara joan gara Gontzal Agoterekin, ‘El Faro’ ikustera. Golem zinemarako sarrerak banatu ditugu. Eta hori gutxi balitz, sari bikainak banatu ditugu Irrintzi Mirrintzi lehiaketan.