Zaporeak proiektuko Mariano Galarza izan dugu lehen gonbidatua. Kontzertu solidarioa antolatu dute ostiralerako, Zentralen. Bakarne Atxukarrok Zimbaweko Akashinga emakume taldearen berri eman digu. Goizeder Tabernari esker ipar Euskal Herriko albisteak jaso ditugu.
Mikel Navarrok beste kirol txiki bat ekarri du plazara. Iruñeko Ingurumen Hezkuntzako Museoan ohialezko poltsatxoak nola egin erakutsiko du Jessica Ansorenak. Berarekin mintzatu gara. UEUren ikastaroen berri eman digu berriz Edurne Kochek.