Irrintzi Plaza 2020-01-14

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 14a, 18:17

Pantxix Bidart musikari eta kazetaria izan dugu lehen gonbidatua. 'OdiSeA' ikusgarria eskainiko du gaur, Iruñean, eta aurretik plazatik igaro da. Bakarne Atxukarrok Euskaltzaindiak izendatutako lehenengo emakume euskaltzain osoa aurkeztu digu: Miren Azkarate. Bilboko berriak jaso ditugu Ane Zabalari esker. 

Mikel Navarroren laguntzaz, Xabier Macias eskiatzailearekin hitz egin dugu. Antropologiaz aritu gara, berriz, Xabi Jaso eta Gentzane Goikoetxearekin. Arakadia elkartea aurkeztuko dute, bihar, Kondestablen. Maria Soto izan dugu azken gonbidatua. Setem-ek antolatu dituen formakuntza saioen berri eman digu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!