Hodei Ijurko izan dugu 2020ko lehen gonbidatua. Hamar urte eman ditu preso Ijurkok, eta azken bi urtetan poemak idazten aritu da, egunero-egunero. 'Basatza' liburuan bildu ditu.
Nafarroako selekzioak Espainiako Autonomien Arteko Eskubaloi Txapelketa irabazi du emakumezkoen infantil mailan. Anaitasunako jokalaria den 13 urteko Naroa Bakedanorekin mintzatu gara 'Kirol txiki, esfortzu handi' tartean.
Tertulian azken opor egunen dekalogoa osatu dugu Uxue Rey eta Matxelo Sotesekin.