Uharteko Berdintasuna elkarteari diru laguntza kentzea exijitu du Navarra Sumak, "Olentzero manipulatzeagatik"

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 31a, 11:59

Uharten, abenduaren 24an, Olentzerori egindako ongietorria (Argakia: @Uharteko)

Navarra Sumak Uharteko Udalari eskatuko dio Berdintasuna elkartearen diru-laguntza bertan behera uzteko abenduaren 24an gertatu zenagatik, "manipulazio politiko eta propagandazko ekintza argi bat, non Kataluniako bandera independentistak, ikurrinak eta ETAko presoen hurbilketari laguntzeko kartelak erakutsi ziren, haurrak eta haien familiak Olentzeroren etorreraren zain zeuden bitartean". Irabazi-asmorik gabeko erakundea da Berdintasuna, eta, egun, Uharteko Udaletik 8.100 euro jasotzen ditu ekitaldi hau antolatzeko, bai eta inauteriak eta udaberriko jaia ospatzeko ere.

Imagen

Navarra Sumak zabalduriko irudia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!