Eguberriak gero eta gertuago ditugu, eta enpresa afariak egiteko garaia iritsi da. Nerea Gamboa nutrizionistari galdetu diogu nola aurre egin halako egun bereziei. Astelehenero egin ohi dugun gisan, Xorroxin irratiko lankideei esker Baztan Bidasoako kronika jaso dugu eta Aralar irratitik, Martin Juanenak, asteburuko kirol emaitzen berri eman digu. Alfonso Gartziandia idazlea izan dugu azken gonbidatua plazan.