Irrintzi Plaza 2019-11-11

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 11a, 18:17

Behobia Donostia lasterketa izan zen atzo. Aitzaki hori baliatuta Nerea Gamboa nutrizionistarekin kirol nutrizioaz aritu gara. Nola egin aurre elikaduraren alorretik 20 kilometroko lasterketa bati? Gako zenbait eskaini dizkigu. Nazioartera begira jarri gara ondoren Askapenako Lucia Etxeberriarekin. 'Herrietatik Europa berria eraikitzen' jardunaldiak eginen dituzte azaroaren 15 eta 16ean Katakraken. 

Asteburuko kirol emaitzen errepasoa egin dugu Martin Juanenarekin. Geltokiko Katrin Ginea izan da plazan. Xamarren etxera sartu gara kultur atalean, Mikel Bujandaren laguntzarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!