Irrintzi Plaza 2019-11-07

Emauseko Ritx musikariaren eskutik, rap estiloko artista zenbaiten lan berriak ezagutu ditugu. Besteak beste, The Titanians eta Moises No Dueme iruindarrena. Ultzamaldeko berriak jaso ditugu Itziar Perezi esker.

Tertulian aritu gara Edurne Arrizibita eta Eneko Villegas kazetariekin. Hauteskundeak izanen dira igandean, eta joera nola antzematen duten azaldu digute. Akain belarraren berri eman digu Pello Iturria. Ez Dok Hiru ikuskizuna izanen da Antsoainen, bihar, 21:00etan. Mikel Martinezekin mintzatu gara gaiaz.