Lapikoen artean kimikaz aritu gara Katakrak kantinako Xarerekin. Apaldu dira ohiko hedabideetan Txileri buruzko mezuak. Egoera zertan den jakiteko Santiagon bizi den Oier Araiz tafallarra deitu dugu. Baztan Bidasoako kronika jaso dugu Xorroxin irratitik.
Martin Juanenarekin asteburuko kirol emaitzen errepasoa egin dugu. Elkartasun agendari erreparatu diogu David Zigandarekin. Itziar Diez de Ulzurrun izan dugu azken gonbidatua. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkarteko presidente kargua hartu berritan izan da plazan.
Irrintzilaria gaur: Maialen Sobrino.