2013/02/02 10:30 - 13:30

Jardunaldiak. Zazpi ebidentzia birjaiotzarako

Iruñea. Euskokultur Mintegia,
Otsailak 2 (10.30-13.30) • ESALDIEN LUZE-LABURRA. Euskarak, tresna bezala, gaitasun oso a eta normala behar du, esaldi mota guztiak, labur zein luze, erraz zein konplexu, nahiaren arabera josteko, inguruko hizkuntza garatuen antzera. Luzerak ez du beti zailtasuna esa n nahi. Hori markatzen duena "konplexutasuna" da. Hiru lerroko esaldi bat hogeikoa baino zailago izan daiteke, sintaxi edo beste zenbait baliabide konplexuren gainean eraiki bada. Dena adibide konkretuekin azaldu eta eztabaidatuko da. • PERPAUSAREN ORDENA. Euskarak esaldiko elementuak ordenatzeko era ezberdin asko ditu, eta denak dira baliagarri eta balios, argitasun, zehaztasun eta espresioaren baitan. Argitasunak ez du "erraztasuna" esan nahi. Izan daiteke testu zaila kontzeptuengatik, baina sintaxi argikoa. Iluntasuna ere izan daiteke irakurlearen gaitasun mailaren kontua. Hemen ere adibide konkretuekin azalduko da euskarak esaldia ordenatzeko era zuzen eta ezberdin asko dituela, unean uneko espresioaren arabera. • ERLATIBOA. Euskarak erlatibo oso a eta zehatza behar du, inguruko hizkuntza garatuen antzera. Erlatibo ez-murrizgarrian, aposizioaz gainera, badira baliabideak: zein, non, baita ... Murrizgarrian hutsune handia dago. Proposamen bat aurkezten da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!