Civivox Iturrama zentroan,
Sipnosia: HappyEnd, suizidei, elkarri lagunduaz, euren xedea betetzen laguntzen dien isilpeko elkarte bat da. Beste kide bati bere buruaz beste egiten lagunduz gero, HappyEndek zin egiten die euren momentua iritsitakoan helburua betetzen lagunduko
dien norbait izango dutela aldamenean.
Elkartea krisiaren gerizpean loratu da, baina azkenaldian, kimu berdeak eta baikortasuna ernatzen ari direla eta, suizidak uxatzen hasiak direla dirudi.
Alegia, mundua krisia gainditzen ari den bitartean, HappyEnd bertan murgiltzen hasia da… Bitartean Ainhoa zain dago beste parteak ere bere konpromisoa bete dezan...
Egilea: Borja Ortiz de Gondra
Zuzendaria: Iñaki Rikarte
Aktoreak: Xabi Donosti, Garbiñe Insausti, Iñake Irastorza
Sarrerak: 6 €
Antolatzailea: Iruñeko Udala