2015/04/18 09:00 - 14:00

TELP: hizkuntza asertibitateko tailerra

Berriozarko Kulturgunean,
Irakasleak: EMUN Izen ematea apirilaren 15a arte (izena, telefonoa, helbide elektronikoa eta adina) Euskara Zerbitzuan (948300359, euskara@berriozar.es) TELPek Taller del Espai Lingüistic Personal esan nahi du eta, izenak berak adierazten duen moduan, hizkuntza eta norberaren espazioari buruzkoa da. Tailer honetan tresnak ematen edota garatzen dira hiztunari hizkuntza erabiltzean sortzen zaizkion zalantzei, deserosotasunei, kezkei eta, oro har, hizkuntza-gatazkei aurre egiteko. Euskaldun askori gertatzen zaizkien egoerei buruz hitz egiten da, irtenbideak emateko eta egoera deserosoak arintzeko. TELPak lagunduko dizu: * Zeure burua babesten * Modu egokian erantzuten * Eroso sentitzen * Egin nahi duzun hori egiten Antolatzailea: Berriozarko Euskara Zerbitzua

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!