Gaiarre Antzokian,
Tanttaka Teatroa Egilea Andrés Sopeña Egokitzapena Kike Díaz de Rada Zuzendaritza Fernando Bernués / Mireia Gabilondo Antzezleak Loli Astoreka, Gurutze Beitia, Teresa Calo, Elena Irureta, Itziar Lazkano
“El Florido Pensil” itzuliko da, baina… NESKEN bertsioarekin. Izan ere, Tanttaka taldea eskola berera itzuliko da, hau da, Gurutzearen Hirutasun Santua eta Franco estatuburuaren eta José Antonioren argazkiak begira zituzten ikasgeletara. Baina oraingoan, ateburuan “neskak” esaten zuen kartela grabatuta zuen atetik sartuko gara. Gerraosteko Espainiako hezkuntza sistema zentzugabearen pean zeuden bost neskatxaren eguneroko bizimoduaren istorioa da. Eskola gizartearen eta ideologia nagusiaren isla zen. Emakumea izan zen ekintza moralizatzaile horren helburu nagusia; izan ere, berez xedatua baitzegoen emazte izateko eta etxeko lanak egiteko.
Eta horretan ados jartzen ziren ia denak: andereñoa, apaiza, gurasoak, moralzaleak, kupleabeslariak, eleberri erromantikoen idazleak eta bai soinketako irakasleak ere. Ekintzaren alde guztietan ikusiko da, zenbaitetan argi eta garbi, eta zenbaitetan itzulinguru korapilatsuen bidez, bi emakume mota baino ez zeudela: zintzoak eta gainerakoak.
Sarrerak: 15€