2017/09/10 11:00 - 12:00

Joanikot pastorala

Baluarte,
Xiberoko pastorala aire-librean jokatzen den euskal antzerki herrikoiaren mota landuena da. Antzerkia, kantua, dantza eta musika uztartzen dituen genero honek, bi talde antagonikoren bitartez kontatzen du, hautatua izan den 'sujet' edo protagonistaren historia. Esan bezala, aurtengo pastoralak, Altzai eta Lakarri herriek jokatua, Arberoako Joanikot kapitainaren eta bere emazte Hoztako Maia-ren bizia kontatu du. Joanikot kapitainaren istorio ahanztuaren bitartez, Nafarroako historiaren pasarte garrantzitsu zenbait gogora ekartzen ditu pastoralak. Joanikotek Nafarroako konkistan parte hartu zuen 1512. urtean, Albako dukearen ondoan, Kastilla eta Aragoiko erresumen alde. Haatik, irabazleek egindako triskantzak ikusirik, Joanikot kapitaina Albreteko Enriqueren alde jarri zen, Nafarroa berreskuratzeko saialdietan. 1521eko Garaziko setioan Gaztelarrek preso hartu zuten Joanikot eta Iruñera eraman. Han traidore jo, hil eta haren gorputza laurdenkatu zuten, hiriko sarguneetan erakutsiz. Orduan Hoztako Maia, bere emazteak Tebaseko haien etxea utzi behar izan zuen eta Baionara ihes egin behar izan zuen. Lehen aldiz jokatzen da Zuberoako udako pastorala Iruñean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!